Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

ERTIBIL 40

2022ko abenduaren 05etik 2023ko otsailaren 26ra

Ertibil 40. Pentsatu gaur 40 urteko ekoizpen artistikoa Bizkaian
Eraikitzen ari den narratiba.

Rekalde Aretoak ERTIBIL 40 hausnarketa proposamena hartzen du, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol sailak antolatuta, Juan Pablo Orduñez/mawatreS, Andrea Estankona, Ion Macareno eta Iván Gómez-ek osatutako talde kuratorialarekin batera.

Ertibili buruz hausnartzea Bizkaiko arte garaikidearen ekoizpenari buruz pentsatzea da, bai eta azken 40 urteetan sortzaileen belaunaldi berriek egindako ekarpenari buruz ere. Lehiaketak etenik gabe irauteak kontakizun bat sortzen du berez, kontzeptuzko premisarik gabe eraikitzen dena. Horri esker, modu organikoan sar daitezke garaian garaiko gakoak, lan egiteko moduak, adierazpen-kode berriak eta sentsibilitate berriak.

ERTIBIL 40k proposatzen duen programak jarraitutasuneko denbora-lerro horren azterketa-esparru propioa sortu nahi du, atzera begirako ikuspegi batetik baino, etorkizunera begirako erreferentzia gisa.

Rekalde Aretoan gaude arrazoi sinbolikoengatik eta Ertibilen ibilbidearekin duen loturagatik. Espazioaren antolaera proposamenaren gogoeta artistikoetako bat da hemen. Espazioa irakurketa ugarien eszenatokia eta euskarri gisa eratzen da, esaterako, lehen horma zena pantaila bihurtzen da, harmaila batek topaketa batera gonbidatzen gaitu, horma bat kontakizunerako gailu gisa erabiltzen da.

Espazioa ekintza, proposamen eta elkarrizketen multzo baten bidez aktibatzen da, eta pentsatzeko esperientzia bera ERTIBIL 40ren ardatz bihurtzen da.

Ikus-entzunezko hausnarketak:
Raquel Asensi
Miren Barrena
M. Benito Píriz
Luis Candaudap
Helena Goñi
Izaro Ieregi
Dr Kortex
Arantza Lauzirika
Estela Miguel + Victoria Ascaso
Josu Rekalde

Testua:
Ismael Manterola

Topaketa dialogikoak:
Taxio Ardanaz
Miren Arenzana
Nora Aurrekoetxea
Zigor Barayazarra
consonni
Marion Cruza
Jaime Cuenca
Naia del Castillo
Irati Inoriza
Gema Intxausti
Miriam Isasi
Abigail Lazkoz
Maider López
Elena Mendizabal
Mikel Onandia
Sra. Polaroiska
Txuspo Poyo
Ixone Sádaba

Proposamenak:
Elena Aitzkoa
Oier Iruretagoiena
Michelle Lima
Pablo Marte
Héctor Rey
Irantzu Yaldebere




Irudiak