2021eko azaroaren 23tik 2022ko urtarrilaren 23ra
Rekalde Aretoak URTZI URKIXOren Erinnerung-Gogoratzen dut aurkezten du, barriek 2021 programaren barruan; programa horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta bisualetako bekez gozatu duten artistek egindako lanen hautaketa bat erakusten du.
Erakusketan 2020. urtearen hasieratik gaur egunera arte egindako lan-sorta bat ikus daiteke , ardatz komun batekin: eskuz inprimatutako argazkia, paper gaineko serigrafian. Ekoizteko garaia dela eta, obra gehienak Covid-ak eragindako egoeraren aurreko erantzun gisa beha daitezke.
Obrak Berlinen (tailer propioa eta Künstlerhaus Bethanien-eko serigrafia tailerra) eta Bilbon (BilbaoArte Fundazioaren serigrafia tailerra) ekoiztu zituen egileak.