Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

Two parallel studies of solitude

2020ko abenduaren 03an, 17:00etan

Robert Jacksonek eta Marian Gerrikabeitiak  Rekalde Aretoko erakusleihoan aurkezten dute Bilboko Udalak eta Bilbao 700 - III Millenium Fundazioak produzitutako Two parallel studies of solitude / Bakardadeari buruzko bi azterlan paralelo.

Ostegunean, abenduak 3, 17:00etatik 18:30era
Ostiralean, abenduak 4, 17:00etatik 20:00etara
Larunbatean, abenduak 5, 17:00etatik 20:00etara

Bakardadean eta isolamenduan inspiratutako dantza garaikideko pieza laburra da. Ustekabean deskubritua izateko helburuarekin diseinatuta dago, hau da, ez du deitzen.
Bi gorputz desberdinek bakardadean garatzen dute mugimenduaren eraikuntza. Bi lerro koreografiko hauek eta bi hizkera pertsonal hauek bakardadearen itxuraren eta benetako esanahiaren, hau da, isolamenduaren inguruan ikertzen dute, geroago, horiek aurretiaz ohartarazi gabe erakusteko.

Marian Gerrikabeitia eta Robert Jackson dira egileak eta horiek sortu eta egikaritu dute pieza hau, gai horrekiko hurbilpen pertsonal baten emaitza gisa. Hala, pieza labur hori soinu-banda batekin aurkezten da, besteak beste, elementu hauek integratzen dituen “patchwork edo collage” modura: konposizio musikala, hitza, kaleko soinuak, adierazpenak, efektuak, ehundurak eta onomatopeiak.

Produkzioa: Tu & Yo Producciones
Interpreteak: Robert Jackson eta Marian Gerrikabeitia

ROBERT JACKSON BIO
Australiako dantzari profesional honen ibilbidea dantzaren munduarekin lotutako diziplina garaikide anitzetan oinarrituta dago.  Gorlizen bizi da; aldakortasun handia dauka eta munduko edozein tokitako adierazpen artistiko eta kulturalekiko interesa dauka.
Normalean, freelance gisa lan egiten du Irlandako, Austriako eta Euskal Autonomia Erkidegoko konpainiekin eta, batzuetan, Britainia Handiko, Frantziako, Alemaniako edo Australiako beste konpainia batzuekin.

MARIAN GERRIKABEITIA BIO
Bere ibilbide profesionala askotan gizarte-izaera duten diziplina anitzeko proiektuetan eta sormen-erronketan oinarritzen da. Urteak daramatza hedabideetako errealizadore lana bateratzen musikarekin, dantza edo zinemarako lanekin, sormen koreografikoarekin edo bideoarekin eta argazkilaritzarekin.
Azkenaldian egin dituen beste gauza batzuen artean, ¿A dónde Vamos? dokumentalaren eta BAD 2018 eta 2019ko irudi ofizialaren egilea da.


 


Beste ebentuak