Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Moving Artists

2024ko otsailaren 23an, 19:00etan

Rekalde Aretoak José Ramón Ais eta Lide Billelabeitia Uriarteren arteko elkarrizketa aurkezten du. Bi artista hauek, Moving Artist erakundeari esker bi hilabeteko egonaldia izan dute Kurdisan irakiarrean eta bere esperientziak partekatuko dituzte.

Moving Artists elkarte-proiektu bat da, eta egoera txarretan edo mugikortasuna murriztuta dagoen lekuetan praktika artistikoa ziurtatzea da bere helburua. Elkarlanaren eta joan-etorriko egoitzen programaren bidez, EAEko artistei aukera ematen zaie ezagutza eta esperientzia soziopolitikoak sortzeko, ekoizteko, ikertzeko eta eskuratzeko, beste pertsona eta testuinguru batzuekin elkarrizketan.

Sulaymaniyahko egoitzatik itzuli ondoren, José Ramón Aisek eta Lide Billelabeitiak Irakeko Kurdistanen bizi izandakoari buruz hitz egingo dute. Esperientzia hura, zehazki, paisaia kurduaren ikuspegi sozialetik gogoratzen dute. Historian zehar paisaiak Kurdistanen izan duen garrantzian eta testuinguru garaikidean izan duen inplikazioan interesatuta, mendi eta hiri horietan barrena bidaia bat egingo dute, oraingoan, kontakizunetatik.

Sarrera librea lekuak agortu arte.


Beste ebentuak