Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Gida Bira

2022ko abenduaren 04an, 12:00etan

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak “Gida Bira” ekimena jarri du martxan; ekimena Euskararen Etxeak ondu du, Bizkaiko foru museo eta aretoen parte hartzearekin.

Euskarak munduari begiratzeko modu bat eskaintzen digu, eta oraingoan, begirada hori bertsolarien bidez islatuko da Bizkaiko foru museo eta aretoetan. Bertsolariek gidari lanetan arituko dira museoko bisitetan, gure ondareari haien ekarpen oparoa eransteko eta bisitariei gure ondarearen bestelako ikuspegi bat erakusteko.

Bisita Oihana Bartra eta Yogurina Borova-rekin
2022ko abenduak 4, igandea
12:00etan

Sarrera librea lekuak agortu arte.


Beste ebentuak