2013ko ekainaren 14an, 18:00etan
Egunak: 2013ko ekainaren 4tik 14ra.
EHU/UPVrekin lankidetzan. Arte Ederretako Fakultatea. Arte eta Teknologia saila.
Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko nazionalitate desberdinetako artistek funtzio esperimentaleko erakusketa-display hau aurkezten dute Rekalde Aretoan.
From A to B Iñaki Billelabeitia irakasleak tutorizatzen duen laborategiko proiektua da; proiektuan erakusketa-borondatea ibilbide pedagogiko bihurtzen da artistarentzat eta ikuslearentzat. Erakusteko espazio tradizionala hautsiz sarrerako Hallean eta tailer aretoan kokatuta dauden obren arteko elkarrizketa proposatzen da.
Marcos Ramos-en parte hartzeko obraren bidez, ikuslea beste artista batzuek proposatu dituzten obrak berriz bisitatzeko esperientziarantz bideratzen da eta, aldi berean, sorkuntza-prozesuan parte hartzeko gonbita luzatzen zaio. Era berean, artistek euren lankideen lanekiko dituzten esku hartzeen jarraipena gertatzen da, sorkuntzaren prozesua ikuslearen ikuspegitik landuz.
From A to B Rekalde Aretoaren eta EHU/UPVko Arte Ederretako Fakultatearen arteko lankidetza proposamena da, erakusketak, komunikazioa eta sorkuntza lanak jendearen artean zabaltzeko eredu berriei buruzko hausnarketa egin nahi duena.
Gaur egungo testuinguruan artea ezagutzeko parametro berriak ezarri nahi dira, hots, pentsamenduen eta eztabaidaren aberastasuna bilduko dutenak, esperientzia plastiko eta bisualen arloko begiradak erraztuz. Erakusketak egiteko eta jendearekin komunikatzeko sistemetako aldaketa hauek obra interpretatzeko era berrietara eramaten gaituzte, nolabait sortzailearengan ere eragina dutenak. Ikuslea gero eta protagonistagoa da eta parte hartzaile aktibo izatera irits daiteke. Ikusleak parametro sozial eta subjektibo batzuen jabeak dira, euren bizitza-esperientziako propioak direnak, eta horiek guztiak funtsezkoak dira norberaren gertaera artistikoa hautemateko. Obra ikuslea erlazioa, publikoa eta pertsonalaren arteko mugak, artistaren begiradaren gaineko ikuslearen soa hausnarketarako irekita dauden gaiak dira eta irudien komunikazio eta ezagutzaren gaineko eztabaida aberasten dute.
Programa:
MARCOS RAMOS
Ekainaren 4tik 14ra
EWA GLOWACKA + ADRIEN NUTTENS
Ekainak 4, 5 eta 6
ELVIRA BOZGA + MATTěJ FRANK
Ekainak 7, 8, 9 eta 11
IRATI S. INORIZA + RAKEL RUIZ
Ekainak 12, 13 eta 14
Jarduerak:
Meeting points, artisten zuzeneko partehartzea:
Artista parte hartzaileak:
Marcos Ramos (Salamanca, 1991).
Ewa Glowacka (Gliwice, Polonia, 1988).
Adrien Nuttens (Tournai, Belgika, 1990).
Elvira Bozga (Maramures, Errumania, 1981).
Mattěj Frank (Opava, Txekiar Errepublika, 1989).
Irati S. Inoriza (Balmaseda, Bizkaia, 1992).
Rakel Ruiz (Berango, Bizkaia, 1982).
2013ko abenduaren 28an, 11:00etan
Réinventer le monde - Autour de l'usine
2013ko abenduaren 21ean, 00:00etan
2013ko abenduaren 14an, 10:30etan
2013ko abenduaren 10ean, 10:15etan
2013ko azaroaren 28an, 19:00etan
Bilboko koral Elkartearen Kontserbatorioko ikasleen kontzertua
2013ko azaroaren 23an, 19:00etan
2013ko azaroaren 15ean, 20:00etan
Bisita gidatuaCarlos Gollonet komisarioarekin
2013ko urriaren 23an, 19:00etan
2013ko irailaren 25ean, 19:30etan
Programazio berezia Bilboko Aste Nagusian
2013ko abuztuaren 22an, 11:00etan
2013ko ekainaren 14an, 18:00etan
2013ko maiatzaren 04an, 11:00etan
La saga de los sucesos III. RuEmaniak
2013ko maiatzaren 03an, 21:00etan
Bilbao Art District. Arteen Asteburua
2013ko maiatzaren 03an, 19:30etan
2013ko apirilaren 23an, 17:15etan
2013ko apirilaren 03an, 10:00etan
Go-goratzen? Artea eta Memoria tailerra
2013ko martxoaren 22an, 12:00etan
2013ko otsailaren 14an, 09:00etan
Artista tailerra LUIS CANDAUDAPekin
2013ko urtarrilaren 23an, 17:30etan
Go-goratzen? Artea eta Memoria tailerra
2013ko urtarrilaren 11an, 12:00etan