2013ko maiatzaren 03an, 21:00etan
RuEmaniak kolektiboaren La saga de los sucesos III performancea.
La saga de los sucesos III (Gertaeren saga III) (2012) izenburuko lanean bi emakumeren istorioa kontatzen da. Leku ezezagunen batean kokatutako oasian kondena bana betetzen ari dira eta hantxe bizi dira garraiatu dituen zezenarekin, oasiarekin, palmondoarekin eta gauarekin batera. La saga de los sucesos lanak aurkezten duen munduraino iritsi ahal izateko, begiak erdi ixteko gai izan behar duzu eta gauzei euren izenaz deitzen ahaztu behar duzu.
La saga de los sucesos II obran bezala, interesak lehengoa izaten jarraitzen du: itxurak albo batera utzi, forma fisiko azalekoena zeharkatu eta gure gorputz fisikoaren mugetatik askoz harantzago dagoen energia eremu batera heltzeko aukerarekin esperimentatzen jarraitu; hor kanpoan jarri behar gara harremanetan beste pertsona baten eremu emozionalarekin eta hantxe jar daiteke ikuslea gurearekin harremanetan.
Itxura, ikus daitekeena, besteak egiten duena eta nola egiten duen aztertzeari uzten zaionean, energia eremuak zeharkatu eta/edo gainjarri egiten dira. Orduan energia kolektiboaren eremua sortzen da, eta une horretatik aurrera sintonian jartzen zara eta taldea (ikus-entzuleak/interpreteak) osziladore energetiko bihurtzen da.
RuEmaniak taldeak sorkuntzan eta analisian dihardu eszenaren eta ikus-entzunezkoen eremuan. Alaitz Arenzana, María Ibarretxe, Izaskun Santamaría eta Jorge Lastra dira taldeko kideak: dantzan, performancean, zinema esperimentalean eta bideo-sorkuntzan lan egiten duten sortzaileak.
Hainbat proiektutan elkarrekin jardun zuten 2000. urtearen hasieratik aurrera, eta 2008an kolektibo bat eratzea erabaki zuten, Apuntes sobre animales, encuentros y autopistas (Animaliei, topaketei eta autobideei buruzko oharrak) izeneko pieza batera sortzeko, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboarte Fundazioak diruz lagunduta. Ondoren Sergei eta Northstar Canada 240 lanak egin zituzten eta azken horrek lehenengo saria jaso zuen Madrileko 26. Koreografia Lehiaketan (2012).
Fitxa artistikoa
Ideia, sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: María Ibarretxe eta Izaskun Santamaría
Musika: Hrsta, Portishead, Mozart
Musikaren moldaketak: Jorge Lastra
Zuzendaritza-laguntzaileak: Alaitz Arenzana eta Jorge Lastra
Iraupena: 16
Sarrera librea lekua bete arte.
2013ko abenduaren 28an, 11:00etan
Réinventer le monde - Autour de l'usine
2013ko abenduaren 21ean, 00:00etan
2013ko abenduaren 14an, 10:30etan
2013ko abenduaren 10ean, 10:15etan
2013ko azaroaren 28an, 19:00etan
Bilboko koral Elkartearen Kontserbatorioko ikasleen kontzertua
2013ko azaroaren 23an, 19:00etan
2013ko azaroaren 15ean, 20:00etan
Bisita gidatuaCarlos Gollonet komisarioarekin
2013ko urriaren 23an, 19:00etan
2013ko irailaren 25ean, 19:30etan
Programazio berezia Bilboko Aste Nagusian
2013ko abuztuaren 22an, 11:00etan
2013ko ekainaren 14an, 18:00etan
2013ko maiatzaren 04an, 11:00etan
La saga de los sucesos III. RuEmaniak
2013ko maiatzaren 03an, 21:00etan
Bilbao Art District. Arteen Asteburua
2013ko maiatzaren 03an, 19:30etan
2013ko apirilaren 23an, 17:15etan
2013ko apirilaren 03an, 10:00etan
Go-goratzen? Artea eta Memoria tailerra
2013ko martxoaren 22an, 12:00etan
2013ko otsailaren 14an, 09:00etan
Artista tailerra LUIS CANDAUDAPekin
2013ko urtarrilaren 23an, 17:30etan
Go-goratzen? Artea eta Memoria tailerra
2013ko urtarrilaren 11an, 12:00etan