2021eko uztailaren 07tik uztailaren 11ra
Rekalde Aretoak Cancha Libreren Open Rekalde proposamena aurkezten du bere erakusleihoan.
Cancha Libre, kideek zuzenean kudeatzen duten gaztetalde irekia da eta, 2020ko irailetik, Rekalde Aretoaren barnealdean lan egiten egon da Inés García artistarekin batera. Taldeak Bilboko joko artistikoaren eta kulturalaren eremura hurbiltzeko eta hori ulertzeko berezko moduak proposatzen ditu.
"Open honen xede nagusia Cancha Libre ezagutzera ematea da, gure esperientziak eta hausnarketak ikusaraziz eta bisitariekin partekatuz.
Uste dugu Cancha Libre zer den eta gure bizipenak hoberen azaltzeko modua ekintzaren bidez dela. Horretarako bisitaria gonbidatu nahi dugu gurekin bat egitera eta beste jokalari bat izatera baina, horrez gain, espazio artistiko/kultural bat bisitatzean duen paper protagonista aldarrikatu nahi dugu, artera hurbiltzeko dauden aukera anitzez jabetzen laguntzen duen espazio informal, dinamiko eta ludiko batean murgilduz. Esperientzia horiekin, errealitate eta zirrara berriak ezagutuko ditu eta, horrela, espazio kultural askok nahigabe islatzen dituzten eskuraezintasun eta etsaitasunideia eta hesia desegingo dira.
Interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu entrenamendu hauekin bat egitera eta zuzenean ezagutzera zer egiten dugun".