Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Aurrekoak

There is Beauty in the City: Bilbao

Bilboko edertasuna argazkitan

2011ko maiatzaren 17tik maiatzaren 22ra

There is Beauty in the City bizi garen hiriko guneak berriz kokatzera eta pentsaraztera animatzen gaituen proiektua da, elkarlanean egiten dena. Argazki makina bat eta iman bat, beste tresnarik ez da behar,  hain ezagunak ditugun guneak begirada berri batez ikusteko.
“There is beauty…” gonbidapen bat da inguratzen gaituen mundua kontrolpean har dezagun, bizi-tokiaren gaineko beste irudikapen bat izateko tresna eskura jarriz; horrela, eguneroko txokoak beste modu batez ikusi ahal izateko.

Berez, There is Beauty in the City: Bilbao kartografia lana baino ez da. Haren bitartez ikusi ahal izango dugu gure hiriaren edertasunaren mapa berezia eta berria, hiritarrek beraiek adierazitako leku ederrenak jasoko dituen mapa, hain zuzen ere.
Erakustaldi horretan proiektuan parte hartuko duten guztiek bidalitako irudiak ikusteko aukera izango dugu. Haien artean, hiriaren aldaketa islatzen dutenen artean hautatu diren hiru argazki adierazgarrienak.

Azken batean, “There is beauty in the City: Bilbao” proiektuaren bidez nahi duguna hauxe da: gure hiriaren edertasuna aurkitu, mapa batetan jaso eta horren berri eman jendeari.
  
There is Beauty in the City Anna Francis, Glen Stoker eta Erresuma Batuko artista talde batek sustatutako  irabazi asmorik gabeko ekimena da; baina, garapen internazionalari dagokionez, aldiz, online bidezko PhotoArte Komite galeria da arduratzen dena.

Nola parte hartu?

Proiektu honetan, partaide bakoitzak, bere iritziz ederra den Bilboko leku baten argazkia hartuko du. Leku horretan, gero argazkian agertu beharko den “There is beauty in the city” jartzen duen iman bat jarriko du. Imanak –aurretik erreserbatu ondoren– apirilaren 9an, larunbatean, banatuko dira, Bilboko Kale Nagusian, goizeko 10:00etatik 14:00etara.

Jasotako argazki guztien artean, Bilboren edertasuna ondoen irudikatzen duten 3ak aukeratuko dira, eta Rekalde Aretoan egongo dira ikusgai maiatzaren 17tik 22ra. Horrez gain, bideo batek aurkeztutako argazki guztiak bilduko ditu.

Informazio gehiago:
http://bellezaenbilbao.blogspot.com

Irudia:
There is beauty in the city: Bilbao, C-Komite
Torre Iberdrola-tik egindako argazkia