Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Aurrekoak

Irati Urrestarazu

2019ko uztailaren 02tik irailaren 01era

Rekalde Aretoak Irati Urrestarazu (Alsasu, 1989) artistaren erakusketa aurkezten du barriek 2019 programa barruan. Programa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako Bekak lortu dituzten artisten artean hautatutako batzuen lanak aurkeztuko ditu.

“Ikusi duzu Bilboat? Turistentzako itsasontzi bat da, itsasadarrean gora eta behera ibiltzen dena eta errenkada laranja fosforeszentea pintatua duena. Eta beste egunean? Iberdrola dorrea argiztatu zuten berdez, ez dakit zergatik...”

Ezaugarri bi ditut, bat nire zalantzak dira eta bestea nire kromofobia. Iratiren munduan sartzea erronka bat da niretzat. Iratik bere erakusketaz mintzatzen zait, egiten ari den bitartean; proiektua garatzeko aukerak asko dira eta niretzat zerbait morbosoa eta apur bat beldurgarria da. Bere horretan uzten dut eta kontakizunean galtzen naiz. Une jakin baten kolore laranja-fluorrean pintatuta dagoen zilarrezko lona bat zabaltzen du. Kolorea estudioko hormetan islatzen da, pintura laranjaren atalak ispiluaren azaleratik desitsasten dira eta hegan eta toki desberdinetan pausatzen hasten dira, hormetan, behearen gainean, lanetan. Kaosa barreiatzen hasten da ustezko zentzuzko eraikuntza baten ahaleginean, sakabanatuta dauden elementuak a priori gutxien itxaroten ziren formetatik konektatzen hasten dira. Laranja koloreak denarekin konektatzen du, lonako zilarrezkoak eroale moduan jarduten du, gris optiko bat.

Iratik mintzatzen gaituen ikuspegiak erabateko zerikusia du piktorikoarekin, hau da, irudiek eragiten duten harridurarekin. Bere lanak ia psikodelikoa den esperientzia fisiko bat sortzen du eta norbera, bat-batean, kolorezko mundu baten eta gogoegoera jakin baten murgilduta dago beste toki batera iristeko uzte hutsarekin begiratzen duen ikuslea izan beharrean.

Iratiren obra, beregan indar bereko erakarpenak sortarazten dituzten bi indar kontrajarritik sortzen dela ematen du. Alde batetik naturala dena, hori urruneko iragan eta etorkizun moduan ulertuta, lehengoratzeko eta orekatzeko egoera ideala. Beste alde batetik artifiziala dena, orain eta hurbileko iragan moduan ulertuta. Gizakiaren ekintza, teknologia, fluor, makina eta abiadura handiko trenen moduan ulertuta. Bi faktore horien arteko talkak gorputz lauso berria eratzen du. 33 urte pasatu ondoren bisonte gorriak, hartz arreak, katamotzak, zaldiak eta hegazti asko eta asko… bizi diren baso gorria. Agian gure garaiaren erretratu bat.

Iratik beren-beregi sortutako neurketa-erreminta erabiltzen du, eskala edo prozedura pertsonal bat, helburutzat aurrez ezarritako testuinguru bat deduzitzea, mugatzea, taupadak neurtzea, asimilatzea eta ulertzea duena. “Eskala subjektiboa”, munduarekiko arrotza izanik ere, seguruenik artistarengandik hurbil dago, hurbil Heimlich/Unheimlich-ren zentzu freudianoan. Objektua- testuingurua elkar eragiketa hori, nire ustez, zentzua sortzeko ahalegin bat da. Ematen du estrategia honek komunikagarri bihurtu nahi dituela berez sentsibilitatearen mundukoak diren errealitatearen alderdiak eta, ondorioz, ezin direnak “nire neure buruarekin” erlazioan baino existitu. Jakin dakit sentiberatasuna ez dela gauzek hertsiki lotuta duten propietatea eta bakarrik existitzen dela subjektu baten eta munduaren arteko erlazio moduan. Beste era batera esanda ezin dugu berez horren antzezpen bat egin “guretzat” bat bihurtu gabe edo, Hegelen hitzetan, ezin dugu objektua atzetik ustekabean harrapatu. Iratiren proposamenak muturrera darama, edo jatorrira, obraikuslea enfrentamenduaren proposamen hau beste forma batzuk eta beste mundu batzuk irudikatzeko aukera guztiak markatzeko serietasuna egitura moduan erabiliz.

Iratiren obrek ezereztasunaren, frakasoaren, akatsaren edo perfekziora ezin iristearen nolabaiteko poetikan parte hartzen dute. Iratik esaten du “gaizki egiten dut lan nahita” eta nik zintzotasun- ariketa moduan ulertzen dut, objektua subjektuen desioekiko mendekotasunetik haratago doana (ideien eta gauzen itzulpena). Nik ulertzen dudanaren arabera hori munduarekiko dugun erlazioarekin dago lotuta. Entzutetik hurbil dagoen praktika bat. Elkarrizketa materialarekin. Pizgarri bati ematen zaion erantzuna. Mario Perniolak “sexualitate neutroaz” hitz egiten du, edertasunarekiko, adinarekiko edo formarekiko ardurarik ez duen kitzikapen abstraktu eta amaiezina. Sexualitate neutral horrek gizakien gorputzak itxuraz hilda dauden gauzetarantz erakartzen ditu: objektuak, harriak, materia zatiak. Inorganikoaren “erakarpen sexuala” Jane Bennetek bizitasun distiratsu, potentzialki bortitza, materiarekiko berezkoa dena pentsatzen duena adierazteko beste era bat da.

Iratiren proposamenak aktante moduan uler daitezkeen objektuak ekartzen dizkit burura, sortzeko eta ekoizteko ahalmena duten izakiak, gure munduaren eraikuntzan parte hartze aktiboa dutenak eta, aldi berean, gurekin komunikatzen direnak. Honako hau erakusketara iristeko askotariko ateetako bat baino ez da.

Javi Arbizu

ARTISTA
Irati Urrestarazu Zubizarreta (Altsasu, 1989) UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean eta UCLMn ikasi zuen. 2014tik Okela Sormen Lantegiko kidea da eta 2019an, Sahatsa Jauregirekin batera, GetxoArte arte plastikoen erakusketako komisarioa da. 2019an BilbaoArteren egoitza-beka jaso du, eta 2017an Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza-beka lortu zuen. Erakusketa batzuetan parte hartu du, besteak beste Iruñea, Altsasu, GetxoArte 2017, Manchester, Valentzia eta Cuencan.



Irudiak