Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Aurrekoak

ArtisTEAndo en familia

2016ko ekainaren 18tik uztailaren 03ra

Rekalde Aretoak, aprendeTEA Elkatearen lankidetzarekin batera, urteko TEAller de arte en familia programaren ikasturte-amaierako erakusketa aurkezten du. Erakusketa 2016ko ekainaren 18tik 26ra bitartean egongo da zabalik.

Erakusketa honen bidez, Rekalde Aretoak 2015-2016 ikasturtean aldi baterako jaso dituen erakusketetan egin diren lanak jendaurrean agerrarazi nahi da. Erakusketa-aretoaren eta aprendeTEA Elkartearen arteko lankidetzaren helburua Autismo Espektroaren Nahasteak dituzten umeen familiei hezkuntzako aisialdi-gune bat eskaintzea da.

New Yorkeko Queen's Museum-en eta Madrileko ICO Museoan egindako esperientziak erreferentzia gisa hartuta, azken urteotan arte garaikiderako eta sorkuntzarako sarrera errazteko aukera ematen duten tailer berezi batzuk landu ditugu. Tailer horietan, familiek egungo arte-proposamenez gozatzeko aukera dute, kontrolatutako giro baten barruan, eta teknikak eta materialak ikasteaz gain, partaidetza ere sustatzen da, lanak partaide guztien artean interpretatu ohi direlako.

Empower Parents programan bezalaxe, errutinak eta ikus-baliabideak erabiltzen ditugu oinarri legez, piktogramak esaterako, umeek ingurura hobeto egoki daitezen eta jarduerak hobeto uler ditzaten. Horretarako, gurasoek etxean bertan tailerrerako prestatzen dituzte umeak, gero ongietorria ematen zaie eta arauak gogorarazten zaizkie eta, azkenik, egin beharreko lanak egiten dituzte.

TEAller de arte en familia programa banakako saioen bidez hasi zen, bertan familiak aldatuz joaten zirelarik, eta, saioen arrakasta eta harrera onari esker, urte osoko programa bilakatu dira. Programa horretan 10-12 familiak hartu ohi dute parte, bi taldetan banatuta, eta Rekalde Aretoaren programazioaren barruko erakusketa bakoitzaren inguruko tailer bat egiten dute.

Familia askok baieztatu digute kide guztien gozamena handiagoa dela tailerretara gehiagotan joaten diren heinean eta konturatu direla umeek museo edo erakusketa-areto batean hobeto mugitzen eta ibiltzen ikasi dutela, portaera-arauei jaramonik eginez eta haiek bisitatzeko xedea edo helburua ulertuz. Arrazoi horiek guztiek bultzatuta, 2015-2016 ikasturteko saioen emaitzak konpartitu nahi ditugu, programa hau denbora luzez egiten jarraitu ahal izango dugula uste izanik.

Inaugurazioa, 2016ko ekainak 18, larunbata.