Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Aurrekoak

ERTIBIL BIZKAIA 2018

2018ko maiatzaren 17tik uztailaren 01era

• Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ERTIBIL BIZKAIA Ikus ArteenErakusketa Ibiltaria Bilbon abiatuko da eta hainbat udalerritan egingo ditugeldialdiak: Gasteizen Montehermoso Zentroan, (uztailaren 2tik urriaren 1eraarte), Durangon Arte eta Historia Museoan, (urriaren 1etik 22ra arte), GaldakaonTorrezabal Kultur Etxean, (urriaren 31tik azaroaren 30era arte) eta SestaonMusika Eskolan, (abenduaren 3tik 31ra arte).

• ERTIBIL BIZKAIA erakusketaren XXXVI. edizio honetan hauek izan dira artista sarituak: MARÍA MURIEDAS DÍEZ, IZARO IEREGI eta MAIDER GONZALO SALCEDA.

• 1983. urtean sortu zen erakusketak lurraldeko artista berriak zein besteautonomia erkidego batzuetatik eta beste herrialdeetatik datozen eta haiensorkuntza-lana Bizkaian garatzen duten artistak babestea eta bultzatzea duxede.

• Aurtengo lehiaketan, 124 lan aurkeztu dira, espezialitate guztietako 90artistarenak. Aurkeztu diren obren artetik 18 lan aukeratu dira, eta horiekosatzen dute Rekalde Aretoko ERTIBIL BIZKAIA 2018 erakusketa. Aukeraketahori egin duen epaimahaia honako profesional hauek osatu dute: Andoni Iturbe(BFAko kultura zuzendaria), Araceli de la Horra (Gasteizko Montehermoso Zentroko zuzendaria), Oskia Ugarte (Iruñeko Huarte Zentroko zuzendaria),Sahatsa Jauregi (artista), Ignacio Rodríguez Arcaute (EHUko Arte Ederretakoirakaslea) eta Mikel Murillo (idazkaria).

• Deialdirako erabili diren 45.000 euroetatik, sarituek 7.000, 5.000 eta 3.000euro jaso dituzte, hurrenez hurren, eta aukeratua izan den artista bakoitzari2.000 euro eman zaizkio.

• Edizio honetan artista hauek hartu dute parte: RAQUEL ASENSI, MARÍA BENITO PÍRIZ, JONE ELORRIAGA SOTO, JON ANDER GARCÍA, HELENAGOÑI, EZTIZEN LA CRUZ, JARA NAVARLAZ, MATXALEN OÑATE ESPARZA,JUAN PABLO ORDUÑEZ / MAWA, OLATZ OTALORA, anderperez, LAURA RUIZ SÁENZ, ANDER SAGASTIBERRI FERNÁNDEZ, MANU TARRAZO eta IMAGEN 31**.