Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Erakusketak

Aurrekoak

Casino Lights

Balizko Ameriketarantz/etan zehar soinu ibili bat

2005eko abenduaren 14tik 2006ko otsailaren 12ra

Sharon Lockhart-en bakarkako erakusketarekin bat etorriz, rekalde aretoko Kabinete Abstraktuak Casino Lights aurkezten du. Richmond Fontaine-en abesti batetatik hartutako izenburuarekin, Casino Lights, erakusketa, hitzaldi eta irratsaioaren elementuak nahasten dituen soinu proposamena da.

Martí Manen-ek, Chus Mart�nez eta David Armengol-ekin komisariatutako proiektu honek Ipar Amerikei buruzko irudi ezberdinak eta ideia ia topikoak eskaintzen ditu, bereziki Estatu Batuenak. Musika, hemen irudikari amerikarraren topiko handietako hiruk adierazirik, hari eroaletzat hartuz, fikziozko Amerika baten soinuetatik denbora ibilia planteatzen du: New York-eko hiria, road-movie-ren Amerikako errepideak eta Las Vegas-eko paradisu artifiziala, oasi basamortuan.

Casino Lights ez da, hortaz, politika, kultura eta sozialki konplexua den herrialde baten erretratu errealista bat. Izan ere, erakusketa honek, soinuaren aurkezpen moduei buruzko gogoeta, zinema ilusio eta fikziotik sortutako irudi horretara soinuaren bitartez bueltatzea permititzen digu, horrela, ikusizko lengoaiaren kode ezagunetatik haraindi harreman hunkibera bizitzeko aukera eskainiz.

Casino Lights-ek proposatzen duen denboran zehar soinuzko ibili honek iparamerikar musika historiaren lau hamarkada hartzen ditu, hirurogeita hamargarren hamarkadatik egundainoko amerikar artista eta musika taldeen abestietako hogei bat biltzean.



Irudiak