Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

Performance-en programa martxoak 12 eta 13

2009ko martxoaren 13an, 18:00etan

rekalde aretoak eta If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution proiektuak III. Edizioa – Maskarada aurkezten dute. Proiektu honen bigarren gertaldian, aurkezpena egingo da, eta Kabinete Abstraktuan egongo da ikusgai apirilaren 19ra arte. Horrez gain, performance-en programa bat egongo da martxoaren 12an eta 13an.

Performance-en programa barruan, hurbilpen batzuk egingo dira zuzeneko unera, ikusleei interpelazio egitera, eta lekuaren kontzeptua argitzera gerturatzeko. Hamar egunetan, Jon Mikel Euba-k lan-esperimentu bakartu bat egin du, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleekin eta Bilboko beste artista gazte batzuekin batera. Suchan Kinoshita-k performance bat egingo du bertaratzen diren lagunentzat, eta, hor, artearen guneak duen performance-izaera aztertuko du. Keren Cytter-ek antzerkiko performance bat aurkeztuko du, sexua esleitzean rolak eta motak nola aldatzen doazen erakusteko. Sarah Pierce-k sakon aztertuko ditu jende-oldeak biltzen direnean sortzen diren ahalmenak; eta Joachim Koester-ek, berriz, norbanakoaren keinuak hartuko ditu ardatz gisa. Olivier Foulon-ek pinturari eta pinturak sorrarazten dituen ereduei eta maskarei buruzko istorio bat kontatuko du.

Martxoak 12

18:00etan
Keren Cytter, Performer/Audience/Mirror
Performance-a
San Frantziskoko auzo-etxea

19:00etan
Olivier Foulon, The Soliloquy of the Broom
Hitzaldia/performance-a
Kabinete Abstraktua, rekalde aretoa

20:00etan
Sarah Pierce, We Won’t Fade Away
Proiektuaren sarrera
Jean Rouch eta Edgar Morin-en Chronique d’un été, 1961.
Frantsesezko jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin. Bilboko Frantziako Kontsulatuarekin lankidetzan egindako proiekzioa.
Kabinete Abstraktua, rekalde aretoa

Egunean zehar
Suchan Kinoshita, Choreographies of Detours. Public IV with Special Skills
Areto nagusia eta Kabinete Abstraktua, rekalde aretoa

 

Martxoak 13

19:00etan
Keren Cytter, Performer/Audience/Mirror
Performance-a
San Frantziskoko auzo-etxea

20:00etan
Joachim Koester, Numerous Worlds under Narrow Bridge
Proiektuaren sarrera
Kabinete Abstraktua, rekalde aretoa

Egunean zehar
Suchan Kinoshita, Choreographies of Detours. Public IV with Special Skills
Areto nagusia eta Kabinete Abstraktua, rekalde aretoa

23:00etan
Soytomboi, Savage Girl-en lankidetzarekin
Soytomboi-ren Acción de pared.
Titanio

Parte hartzeko baldintzak
Programa osoa dohainik da. Plaza-kopurua aski mugatua denez, hobe da erreserba aurretiaz egitea honako helbide honetan: salarekalde@bizkaia.net.
Informazio gehiago behar baduzu, ikus itzazu web orri hauek: www.salarekalde.bizkaia.net edo www.ificantdance.org.
Oharra: litekeena da programazioan aldaketak egotea, eta, beraz, gomendatzen dizugu lehen aipatu dizkizugun web orrietan egiten diren eguneratzeak aldizka kontsultatzea.

Lekuak
San Frantziskoko auzo-etxea. Plaza Corazón de María 48003 Bilbao
Titanio. Alameda de Recalde 18 48009 Bilbao

Laguntzaileak
Mondriaan Foundation
Europar Batasuna (2007-2013 Kultura Programa)
Netherlands Foundation for Visual Arts, Design and Architecture
SNS Reaalfonds
Amsterdams Fonds voor de Kunst
Prins Bernhard Cultuurfonds
Danish Arts Council
SEACEX, Kanpoko Kultura Ekintzarako Estatuko Elkartea


Beste ebentuak