2026ko irailaren 16an, 18:00etan
EN ABIERTO, ERTIBIL BIZKAIA 2026 erakusketa aktibatzeko programa bat da, Nerea Ayerbek eta Jaime Cuencak komisariatua, Rekalde Aretorako.
Programak erakusketaren inguruko elkarrizketa plurala sustatzea du helburu, lau topaketaren bidez. Topaketa horiek publikoari sormen-prozesuaren hainbat dimentsio zabalduz.
1.EKINTZA [09/16]
Zirriborroak, lanerako materiala, baztertutako hasierak
Aretoa open studioaren logikaz kutsatzen da, artista bakoitzak bere sormen prozesua katalizatzen duten estimuluak partekatzeko aukera izan dezan
2.ISLA [09/23]
Elkarrizketari buruzko bi elkarrizketa, dualtasunaren espirituak zeharkatuak: zer-nolako espazioak irekitzen ditu besteak? Zein erreferentziatan eraiki nahi du artista bakoitzak bere isla?
3.AIREA [09/30]
Gelditzea, urruntzea, entzutea ere sormenaren egiteko beharrezko moduak dira. Arnasketak, arreta bezala, barnealde helezina eta kanpoalde ikusezina komunikatzen ditu, berezkoena eta arruntena dena.
4. BEGIRADA [10/07]
Sorkuntza-prozesu oro formarantz oldartzen da, bere ingurura begirada propioa jaurtitzen duen erreferentzia bihurtzen da. Orduan bakarrik ireki daiteke beste begirada bat truke berri batean.
Saio guztiak arratsaldeko 18:00etan izango dira sarrera librearekin lekuak agortu arte.