2025eko azaroaren 09an, 11:00etan
                        
                        
                        
Rekalde Aretoak La Escucha Errante arte garaikidearen disziplinarteko jaialdia hartzen du, soinuaren, musikaren, performancearen eta beste praktika artistiko batzuen arteko mugak esploratzen dituen ekitaldia. Musika esperimentalean eta soinu arteetan sustrai sendoak izanik, jaialdiak diziplina desberdinetako artistek elkarrekin solastu, sortu eta artearen konbentzioei erronka egiteko gunea proposatzen du.
Jaialdiak artistek eta publikoak elkarrekin partekatzen duten topaketa-formatua du, sortzaileek beren adierazpen artistikoa hurbiltzen dutelarik. Horregatik, jaialdiak bertako, estatuko eta nazioarteko artistak hartzen ditu, sormen-trukea sustatuz eta publikoari musikan, soinu arteetan eta bestelako diziplina garaikideetan esperientzia berritzaile eta anitzak eskainiz.
2025eko azaroaren 8an, 17:00etan
 2025eko azaroaren 9an, 11:00etan
Sarrera librea lekuak agortu arte.
Antolatzaileak: KLEM Musika Elektronikoaren Laborategia (Bilbo) eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU).