2011ko ekainaren 01ean, 18:30etan
Egunak: ekainaren 1 eta 2a
Ordutegia: 18:30 -20:00h
Lekua: Rekalde Aretoa (Recalde zumarkalea, 30, Bilbo)
Ikuste-tailer bat gaurko eta betiko lorategiak ezagutzeko
Antolatzailea: Rekalde Aretoa
Proiektugileak: Genius Loci jardinistas eta Ignacio Goitia
Hizlaria: Iñigo Segurola
Ezin bestekoa aldez aurreko izen ematea:
salarekalde@bizkaia.net
Tel. 94 406 87 07
Doako jarduera
Bilboko III. Hiri-lorategien Txapelketarekin (Bilbao Lorategia 2011) batera egingo da tailerra.
Norentzat
Lorategien alderdi sortzailean interesa duten helduentzat.
Ez da beharrezkoa aurretik lorezaintzari buruzko ezagutzarik izatea.
Helburuak
Lorategiaren arloko sormena gaur egungo arteari buruzko eztabaidan sartzea.
Lorategien balioa aldarrikatzea, leuntasun eta hauskortasun handiko kultur adierazpide gisa.
Lorategiei begiratzen irakastea, haiek hobeto ulertzeko eta haietaz gehiago gozatzeko.
Gaiak
Paradisu pertsonalak:
Lorategien historia orokorraren azterketatik joera garaikideenetara eta erakargarrienetara abiatuko gara, zeinetan lorategiak estetika basati batez janzten baitira, hain zuen, gero eta presentzia handiagoa duen kontzientzia ekologiko batekin bat datorren estetika batez.
Hiri-parkea:
Beharrezko hiri-dotazio gisa, hazten ari diren gure hirietan bizi-kalitatea hobetzeko. Parke publiko moten azterketa bat egingo da
Baliabideak
Ikuste-bisita iruzkindua, lorategi garaikide eta klasikoen proiekzioaren bidez.
Azterketa kritiko-konparatiboko metodoa, honetarako:
-lorategi baten osagaiak identifikatzeko
-lorategiaren eginkizuna ulertzeko
-haren estiloa sailkatzeko
-haren originaltasuna eta sormen-ekarpena ebaluatzeko
Erantzuten saiatuko diren galdera batzuk
Lorategi garaikidea ulertzeko gakoak: lorategi garaikideak eta klasikoak ulertzeko gakoak desberdinak al dira?
Zer ekarpen dakarkio XXI. mendeko lorezaintzak 2000 urteko tradizio europarrari?
Minimalismoak eta geometriak zer egiten dute: berritu ala berpiztu aurreko ideiak?
Zer dira lorategiak: arte-lanak ala dotazio funtzionalak?
Hizlaria
Iñigo Segurola paisajista. 1994. urtetik LUR Paisajistak bere paisajismo estudiotik lagundu du Gipuzkoan eta Euskal Herrian oro har lorategi publiko eta pribatu asko sortzen. Haien artean, Memoriaren Lorategia edo Donostiako Ametzagaina parkekoa. Jardun profesionalez gainera, eskolak ematen ditu, eta Decogarden eta Bricomanía telebista programak aurkeztu eta zuzentzen ditu.
Gogoratzen? Artea eta Memoria tailerra
2011ko abenduaren 26an, 18:00etan
"GazteBizz zuzenean" Eunate Aguirrerekin
2011ko abenduaren 22an, 19:00etan
Euskararen eguna Rekalde Aretoan
2011ko abenduaren 03an, 11:00etan
Artista tailerraIBON GARAGARZArekin
2011ko azaroaren 25ean, 17:30etan
"GazteBizz zuzenean" Igor Antón, Samuel Sánchez eta Amets Txurrukarekin
2011ko azaroaren 22an, 20:30etan
Bilboko koral Elkartearen Kontserbatorioko ikasleen kontzertua 125. urteurrenean
2011ko azaroaren 19an, 19:30etan
Irakasleentzako bisita gidatua
2011ko urriaren 27an, 18:00etan
"GazteBizz zuzenean". Unai Basurko
2011ko urriaren 19an, 19:00etan
Inkrearte 2010/11 Masterraren Aurkezpenak
2011ko irailaren 30ean, 17:00etan
Gaztebizz Bizkaia Bilbao Basket
2011ko irailaren 28an, 20:30etan
Irakasleentzako bisita gidatua
2011ko irailaren 14an, 18:00etan
2011ko ekainaren 08an, 19:00etan
Artista tailerra ALAIN URRUTIArekin
2011ko ekainaren 06an, 10:00etan
Lorategiak denboran zehar Tailerra
2011ko ekainaren 01ean, 18:30etan
Irakasleentzako bisita gidatua
2011ko maiatzaren 26an, 18:00etan
2011ko maiatzaren 08an, 12:00etan
Artista tailerraNAIA del CASTILLOrekin
2011ko maiatzaren 06an, 17:30etan
2011ko maiatzaren 04an, 19:00etan
BAZTERREAN gorputz espresio tailerra
2011ko maiatzaren 03an, 17:00etan
Artista tailerra NAIA del CASTILLOrekin
2011ko apirilaren 08an, 18:00etan
Artista tailerra NAIA del CASTILLOrekin
2011ko martxoaren 25ean, 18:00etan
Irakasleentzako bisita gidatua
2011ko martxoaren 03an, 18:00etan
Artista tailerra ELSSIE ANSAREOrekin
2011ko otsailaren 04an, 18:00etan