Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

artea(k), futbola eta gizartea

2010eko maiatzaren 13an, 19:00etan

Athletic Club Fundazioak eta Rekalde Aretoak elkarlanean, artea(k), futbola eta gizartea titulupeko hitzaldi zikloa antolatzen dute.

Hiru hitzaldi izango dira, eta gainera, horietariko bitan artearen ikuspegitik futbola gaiaren inguruan bideoz egindako lanak aurkeztuko dira -fenomeno soziala den bezala nahiko ulertuta-.

Lehen hitzaldia Democracia taldeko kidea den PABLO ESPAÑA artistak emango du. Madrilen du egoitza Democraciak, eta 2009an Girondins Burdeoseko zaleekin batera esku-hartze bat izan zuen. Izan ere, joera sozialeko esloganak eta pankartak erakutsi ziren liga partida batean, tartean, “Ez ezazue utzi bihotza arintzen; Egia iraultzailea da beti; Idolorik ez dago; Haiek agintzen dute guk men egiten diegulako; Gure denbora besterik ez dugu; Mina da noblezia bakarra; Aurkariaren burua da gudu-zelai nagusia”.

“Ne vous laissez pas consoler / Ez ezazue utzi zuen bihotza arintzen” titulupeko ekintza, zikloan igortzekoa den hamazazpi minutuko bideo batean bildutako informazioa da.
Era berean, Pablo Españak “Ikuslerik ez dago” lana aurkeztuko du, Valparaisoko Santiago Wanderers talde txiletarren zaleekin elkarlanean eginda dagoena.




Antolatzaileak:
Fundación Athetic Club Fundazioa eta Sala Rekalde Aretoa.

Laguntzaileak:
Fundación de Fútbol Profesional, Frantziako Enbaxada Espainian Serbitzu Kulturala eta High Tech Hoteles.


Beste ebentuak