2009ko otsailaren 23an, 11:00etan
Deialdi irekia JON MIKEL EUBAren proiektu batean parte hartzeko rekalde aretoko Kabinete Abstrasktuan ikusgai dagoen If I Cant Dance, I Dont Want to Be Part of Your Revolution-en ekintza programaren barne.
RE: ESCRIBIR RE: HORSE proiektuak tailer trinko baten izaera eta egitura izango ditu, eta, horretarako, lan-talde bat sortuko dugu. Proiektuaren bidez, argitaratze-lanari ekingo diogu, alde performatiboa oinarritzat hartuta.
RE:ESCRIBIR RE:HORSE TAILERRAREN EGUNAK
2009ko otsailaren 23tik otsailaren 27ra, eta 2009ko martxoaren 2tik martxoaren 6ra.
ORDUTEGIA: 11:00etatik 20:00ra
Interesa duzuenok bidal itzazue CV laburra eta zuen datu pertsonalak (izena, abizenak, harremanetarako telefono-zenbakia eta posta elektronikoko helbidea) ondoko helbide honetara, 2009ko urtarrilaren 26a iritsi aurretik: salarekalde@bizkaia.net. Jar ezazue RE: HORSE hitza posta elektronikoko mezuaren gai gisa.
Tailerra egiteko hautatzen ditugun lagunei zuzenean jakinaraziko diegu horren berri.
Tailerrean parte hartzen dutenek orduak batuko dituzte EHUko Arte Ederren Fakultateko hautapen askeko kredituak eskuratzeko.
Informazio gehiago 94.406.87.07 telefonora deituz.
Mahai-ingurua. Gaur egungo begirada bat iraganari. Artea eta historikotasuna.
2009ko ekainaren 18an, 19:00etan
Mahai-ingurua. Ekintza murriztua eta mintzaira esperimentalak.
2009ko maiatzaren 28an, 19:00etan
Mahai-ingurua. Ekintzako artea eta poetika / politika berriak.
2009ko maiatzaren 21ean, 19:00etan
2009ko apirilaren 20an, 19:00etan
Performance-en programa martxoak 12 eta 13
2009ko martxoaren 13an, 18:00etan
2009ko otsailaren 23an, 11:00etan