Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Aurrekoak

Memoria de la diversidad

[Expediente I/B]

2014ko uztailaren 18tik urriaren 12ra

Komisarioa: Xabier Sáenz de Gorbea

Rekalde Aretoak, Memoria de la diversidad. Expediente I/B (Aniztasunaren memoria. I/B espedientea) aurkezten du, Ipiña-Bidaurrazagaren bilduma pribatutik jasotako artelanez eratutako erakusketa. Bizkaiko senar-emazte hauek aspalditik dute gorderik euskal arte garaikideko bildumarik berezienetako bat, orain ikusgai izango duguna, hain zuzen, Xabier Sáenz de Gorbeak hautatutako 89 piezaz eratutako erakusketa.

Memoria de la diversidad erakusketak azaltzen duenez, bilduma pribatuak desberdinak izaten dira, beti ez dira homogeneoak izaten. Irizpide zehatz batzuk zorrotz jarraikiz egiteko borondate irmoa egonda ere. Merkatuak eskaintzen dituen aukerak eta egoera ekonomikoa izan behar baititugu kontuan, horien arabera, artelan batzuk eskuragarriagoak izaten baitira beste batzuk baino.

Ipiña eta Bidaurrazagaren helburua euskal artea ezagutzea eta ulertzen saiatzea izan da, beren giza ibilbidearekin batera sortu den arte hori. Ildo horretan, ahaleginak xuhurtu gabe, etengabe arakatuz eta hautatzeko prozesu sakonak eginez jardun dute; era guztietako espazioetan ikusgai jarritakoa ikusi dute. Neke gabe egin diote jarraipena bertako eszenari, azkenean, artelanen corpus oparoa bildu arte: 2010. urtean berrogeita hamahiru pieza utzi zituzten Vitoria-Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentroaren esku.

Gero, bildumaren erakusketak egin zituzten; adibidez, Donibane Lohitzuneko Ducontenia etxean 2011n egin zuten. Sekula ez diote uko egin beren ondasunak beste batzuekin partekatzeari. Eta beren lanak leku garrantzitsu askotan egin diren erakusketetan izan dira, adibidez, hauetan: BBVAren Bilboko eta Vital Kutxaren Gasteizko fundazioak, Iruñeko Nafarroako Museoa, Huescako Centro de Arte y Naturaleza, Donostiako Kursaaleko Kubo Kutxa eta Koldo Mitxelena Kulturunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Sopuertako Enkarterrietako Museoa, Rekalde Aretoa eta Bilboko Arte Ederren Museoa.

Bildumak zoko-moko asko ditu, baita ertz ugari ere. Batetik, hasieran eskuratu zituzten artelanak daude. Eta arterik tradizionalenari lotuta dauden horiek. Edota berritzen ari den arte bizkaitarrari hurbiltzen ari direla agerian uzten duten lanak. Gero, zirkuluak zabaldu egiten dira. Lurralde guztietan aurkezten diren lanik adierazgarrienak hartu nahi dituzte barne. Egilerik garrantzitsuenek egindako marrazkiak, pinturak, eskulturak, argazkiak, bideoak eta dokumentuak jaso dira. Horien bidez, azken berrogeita hamar urteetako artean izan diren jarrerak eta ikuspegiak ulertu ahal izango ditugu. Hirurogeita hamarreko hamarkadatik gaur egunera arte. Halako aniztasuna izanda, ibilbide desberdin ugari egin daitezke. Eta, beraz, era askotako erakusketak egin daitezke, ugariak eta desberdinak. Honako hau bat besterik ez da.

ARTISTAK:

Ana Laura Aláez, Bonifacio Alfonso, Alfredo Álvarez Plágaro, Vicente Ameztoy, José Ramón Amondarain, José Ramón Anda, Juan José Aquerreta, Ibon Aranberri, Amable Arias, Txaro Arrazola, Elena Asins, Txomin Badiola, Javier Balda, Isabel Baquedano, José Barceló, Nestor Basterretxea, Julio Beobide, Luis Candaudap, Ramón Carrera, Naia del Castillo,  Eduardo Chillida, Gonzalo Chillida, Patxi Cobo, Jean-Pierre Comte, CVA, Jabier Elorriaga, Mikel Eskauriaza, Andoni Euba, Jon Mikel Euba, Patxi Ezquieta, Esther Ferrer, Iñaki de la Fuente, Iñaki García Ergüin, Alejandro Garmendia, Juan Luis Goenaga, Mari Puri Herrero, Agustín Ibarrola, Cristina Iglesias, Santos Iñurrieta, Pello Irazu, Ricardo Iriarte, Carlos Irijalba, Koldobika Jauregi, María Paz Jiménez, Rafael Lafuente, Abigail Lazkoz, Maider López, Remigio Mendiburu, Asier Mendizabal, Juan Mieg, Fernando Mirantes, José Ramón Morquillas, Xabier Morrás, Manu Muniategiandikoetxea, Andrés Nagel, Iñaki Olazabal, Eugenio Ortiz, Jorge Oteiza, Bingen de Pedro, Josué Pena, Alberto Peral, Javier Pérez, Paco Polán, Txuspo Poyo, Sonia Rueda, Rafael Ruiz Balerdi, Francisco Ruiz de Infante, Ignacio Sáez, Carlos Sanz, José Antonio Sistiaga, Daniel Tamayo, Ricardo Toja, Ricardo Ugarte, Darío Urzay, Darío Villalba, José Luis Zumeta.

Irudiak
  • Memoria de la diversidad [Expediente I/B]
    Memoria de la diversidad [Expediente I/B]