Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Aurrekoak

On The Road

Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako 2007-2008ko bekak

2010eko irailaren 16tik azaroaren 14ra

ERAKUSKETA

On the road talde erakusketa da, Bizkaiko Foru Aldundiak urtero antolatzen duen Sorkuntza Artistikoen Beken egitarauaren barruan 2007 eta 2008 urteetan bekak jaso zituzten zazpi artisten lanekin eratu dena.
Azken hamarkadan  Rekalde Aretoak erakusketa hau egin du, zertarako-eta Aldundiaren laguntzarekin euren karreretan aurrera egiteko aukera izan duten artista horiek egiten duten lana erakusteko.
Hau gorabehera, erakusketaren xedea ez da egin den horren balantzea egitea, baizik eta horien sorkuntza lan berrienen aurkezpen panoramikoa egitea. Beraz “hemen”  eta “orain” batera egokitu dira, aldi baterako, euren artean erabat desberdinak diren lanak, erabat   desberdinak diren subjektuei eta ibilbideei dagozkienak, baina izendatzaile komun bat dutenak, hain zuzen ere sorkuntzako prozesu horren abiaburu moduan beka izatea eta, gero,  prozesu horren helmuga praktika artistiko bereiztuen garapena izatea. Horregatik espazioan bitarteko eta euskarri, lengoaia, planteamendu eta irtenbide formal   desberdinak biltzen dira.

IZENBURUA

On the road izena Jack Kerouac-ek 1951 urtean idatzi zuen nobelatik hartu da. Nobela lehenengoz  1957an argitaratu zen eta bertan beat belaunaldiko adierazlerik  argienetakoa den nobela idazle eta poeta Estatu Batuarrak bere lagunekin batera aurreko urteetan Estatu Batuetan eta Mexikon zehar egin zituen bidaiak kontatzen ditu.
Erakusketa honetan batu diren artistak ere sorkuntzaren abenturaren bidean daude murgilduta, etenik gabeko prozesuan eta bilakaeran dagoen ibilbidean, bilaketa eta aurkikuntza berriei ekiteko prest, sorkuntzazko aukera eta estrategia berriei ekiteko gertu.
Oso argi dago, horiek eze ezik,  artista hauek beste espiritu batzuen jaraunsle direla; lehenengo eta behin, artistengan agerian dagoelako road movies-en espiritu zinematografikoa, Kerouacen nobelen oinorde zuzena dena. Aktiboak dira eta mugitzen ari dira; euren lanak trantsitoan daude artean zehaztu gabe dauden denbora eta tokietara iristeko eta horrexegatik euren orainaldiko ikertzeko eta esperimentatzeko grina.
On the road artearen bidean egiten den barruko eta kanpoko bidaiaren isla da, bide horretan dagoen hautespen eta erabakien askatasunarena, beti ondorio moduan emaitza zehatzak eskaini ez arren. Hori da artelan batek jardunean aritzearen eta  hausnartu egiten duen izaki dinamikoaren bere izaera erakusteko duen era, bere arazo eta galdera ikur guztiekin, sarritan erantzunik jaso gabe eta beste batzuetan  irtenbide oso arrakastatsuak lortuz.

ARTISTAK

Nadia Barkate (Bilbo, 1980). Sorkuntzari dagokionez ibilbide  pertsonal garrantzitsuaren jabe da; aldi berean, bere belaunaldiko  beste artista batzuekin lankidetzan aritu izan da era guztietako bitarteko eta lengoaiekin esperimentatuz.
Kasu honetan  zeinu piktorikoekin zeharkatuta dauden marrazki eta argazkien serie batzuk aurkeztu ditu. Hauek artean eta antropologian body paintingaren erabilerara aztertzera eraman dioten ikerketa prozesu baten emaitza izango dira.
Gaur egunean desagertuta dagoen Txileko Patagoniako talde aborigen baten gazteen argazkietan oinarritzen da Nadia bere marrazkietarako. Hauek, selkman-ek, gorputzak margozten zituzten inizazio erritoetan parte hartzeko.
Baina Barkateri ez zaio body paintinga interesantzen baizik eta gorputzaren gainean egiten den lan piktorikoa janzkera moduan ulertuta. Lan piktoriko honetara ere eraman du Liubov Popova eta Alexander Rodchenkok, 30. hamarkadako abangoardietan baleteentzako egin zituzten diseinu konstruktibisten espiritua.


Itziar Barrio (Bilbo, 1976). Aspaldian Nueva Yorken bizi da eta erakusketan Welcome to the New Paradise izena duen instalazioarekin parte hartzen du, nolabait esateko aurrez  Ipar Amerikako hiri horretan egin duen proiektua laburtzen duena.
Welcome to the New Island bideoa erakusten du eta bertan  animazioko elementuak sartzen ditu –Ondorioak argiak dira/Las consecuencias son claras-, beste ezer baino gehiago izaera eskultorikoagoa duena, eta  argazki-diptiko baten bidez Brooklyngo auzo jamaikar baten publizitateko hesi baten kokapena dokumentatzen du.
Instalazio honek,  ironia dosi handiekin, bidaiaren ideia eta bidaia bati hertsiki lotuta dauden kontraesanak lantzen ditu eta,  horretarako, paradisuaren kontzeptuari lotuta dagoen errepertorio ikonografikoa zabaltzen du gero imaginario kolektibo hori eraisteko eta kontsumo sozietatea dudatan jartzen duen irakurketa berria egiteko.

Marion Cruza Le Bihan (Bilbo, 1982). Esperimentatzeko bultzadak gidatuta  berdin lantzen ditu bideoa, argazkilaritza, marrazkia zein animazioa formatuak. Horiek ez ezik, izaera performatiboko proiektuak ere garatu ditu, berbarako Sing Sad Songs, aretoaren sarreran erakusten den bideoa. Lan hori Nadia Barkate, Kiko Pérez  eta Daniel Llaríarekin batera burutu du.
Orain Rekalden aurkezten duen bideo berrian argi nabarmentzen da bere gertuketan lehenespena izan duela artisautzan jarduteko borondateak, ikusmenari dagokionez jatorri desberdinetakoak diren elementuen konbinazioan oinarritzen den eraikitzeko asmoak, edozein eratako narrazioa edo erretorika saihesten duen muntaketa prozesuan konbinatuta.

Usoa Fullaondo (Getxo, 1979). Bere abiaburua 1992  eta 2010 urteen artean kokatuta dagoen narrazio pertsonala da eta Rekalde Aretoko horma baten We never sleep (Ez dugu inoiz lorik egiten) izenburua duen horma-irudi itzela diseinatu du. Bere haria collagea  eta exvotoen ideia da, aldi horretan bizi izan duenaren egunkaria osotuz.
Artxibagailuko marradun fitxen gainean muntatzen dituen collage txikiak dira, bizi izan dituen esperientziak erregistratuz. Historia txikiak kontatzen ditu, zentzu oniriko  eta  zúrrela askokoak, aldi berean humore zama handia ere badutenak. Konposizio hauetan agertzen diren erreferentziak hamaika dira, besteak beste zirkuaren mundukoak, berrogeita hamarreko hamarkadako beldurrezko pelikulak eta laurogeiko hamarkadako komiki serie bat, beti ere  David Linchen unibertso ilun eta gaiztoa ahaztu gabe.

Álvaro Martín Blanco (Santurtzi, 1978). Arte Ederretan lizentziaduna ere izan arren bere  osteko prestakuntza zinematografiako argazkilaritzako zuzendaritzara zuzendu du eta arlo horretan hainbeste proiektu zinematografikotan parte hartu du eta aldi batera burutu ditu horiek eta laburmetraien errealizazioa.
Erakusketan Estocolmo filma aurkezten du, zinema jaialdi batzuetan argazkilaritzako zuzendaritzagatik aipamenak eskuratu dituen fikziozko laburmetraia. Halaber, Impulsos laburmetraia aurkezten du,  Julio Cortázarren Rayuela nobelako testuetan oinarritzen dena eta ahots batek offean errezitatzen duena. Azkenik, diaporama bat aurkezten du, zuri-beltz eta koloreetako bere argazkilaritzako lanen hautespena egiten duena.

Jasone Miranda-Bilbao (Bilbo, 1964). Londresen bizi da eta hiri horretan burutu zituen bere ikasketa artistikoak. Rekalden Indian, sarritan joaten den eta aurreko beste proiektu batzuen xede ere izan den herri baten, egin zuen lana aurkezten du.
Beste erkidego batzuetako eraikuntza kulturalekiko interesarekin orain aurkezten duen obra Bhavnagar hiriaren testuinguruaren gaineko ikerketaren hasiera da.  Bhavnagar hiriko biztanleek Alang-ko ontziolen desegiteen birziklapenetik bizi da.
Jasonek  esperientzia grabatzeko alokatu zuen hiriko zinema baten egin zen Andrei Konchalovsky-ren The Odyssey pelikularen proiekzioa erakusten du, nolabait mendebaldeko mitologia eta  mitologia hindua harremanetan jarriz.
Bideoproiekzioaren ondoan argazkien diptiko bat dago esekita, ontzien desegite prozesu berezia egiten duten ontziolen ondoan kokatuta dauden bi paisaiarekin.

Luna Pérez-Visairas (Zaragoza, 1980). Londresen instalatu eta London College of Communication-en disziplina horretako masterra egin zuenetik berariaz lantzen du argazkilaritzaren arloa.
Bere lanaren ardatza gorputza da, hala fisikoa nola zentzumenetakoa, eta horren mugak eta inguruarekiko erlazioak ikertzen ditu.
Rekalden bi serie aurkezten ditu. Horizontal Vértigo-n  biluzik dauden gorputzak espazio abstraktu beltzean kokatzen ditu, erreferentziarik gabe, mugimenduaren tentsioa eta nolabaiteko dislokazioa indartzen dituena argiaren, errepresentazioaren  erabileraren bidez. Ordea, Corporeografías-en marko erreal batean esparru itxi horretan sartzen diren koreografia desberdinak entseatzen ditu.

Erakusketaren bideoa.



Irudiak
  • ITZIAR BARRIO. Welcome to the New Paradise. Publizitate panela eraikuntza gainean. 9 x 6 m. Brooklyn, New York. 2009
    ITZIAR BARRIO. Welcome to the New Paradise. Publizitate panela eraikuntza gainean. 9 x 6 m. Brooklyn, New York. 2009
  • ALVARO MARTIN. Estocolmo, 2009. HD 35 mm. Fotograma.
    ALVARO MARTIN. Estocolmo, 2009. HD 35 mm. Fotograma.
  • USOA FULLAONDO. De cuando creíamos en los extraterrestres, 2010. Collage. 17 x 18 cm.
    USOA FULLAONDO. De cuando creíamos en los extraterrestres, 2010. Collage. 17 x 18 cm.
  • JASONE MIRANDA-BILBAO. The Odyssey at a cinema by the railway station, 2009. Bideoa HD, 15 min
    JASONE MIRANDA-BILBAO. The Odyssey at a cinema by the railway station, 2009. Bideoa HD, 15 min
  • NADIA BARKATE. Sin título, 2010. Argazkia, 120 x 90 cm

    NADIA BARKATE. Sin título, 2010. Argazkia, 120 x 90 cm