Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Aurrekoak

Etorkizuneko arkeologiak

2007ko irailaren 27tik abenduaren 02ra

Komisarioa: Peio Aguirre

Erakusketa hau oraintsuko arte praktiken muinean elkarrekin bizi diren forma estetiko historiko ezberdinen arkeologiaren inguruan dabil. Historia den biltegi-artxibategi itzeletik abiatu ordez, 'iraganetik' gaur egundaino datorren kontakizun lineal bezala ulertuta, erakusketa historikotasun edo/eta historizismo forma ezberdinetara jotzen duten 'egungo' kasu eta adibideetan zentratzen da. Jakina denez, arkeologia historiaren ikerketan zentratzen da eta datatze kronologikoaren metodo zorrotzetan, garaian, aroa, estiloa, eskola, eta abarretan oinarritutako diziplina da. Adierazpen material eta hondakinen analisi arkeologikoaren ostean bakarrik da posible nork egin zuen zer, zergatik eta zein xederekin jakiteko ikerketa antropologikoetan sartzea.

Bost artisten lanen erakusketa honen asmoetako bat, oso kodetutako forma kulturaletan denboraren sedimentazioaz gogoeta egitea da, eguneroko objektuetatik inguratzen gaituen girora, arte lanaren eratzetik pasatuz. Arkitektura, diseinua, mugimendudun irudia eta kultura popularra iraganean hanka bat dutelarik egungo presente kulturalaren erradiografian txertatzen dira.

Irudia, artea eta diseinua bezalako aurrelariak beste informazio kodetu transmititzen duen ekoizpen kultural gutxi dago. Orainaldiaren diagnosia estratifikatzeko eragatik 'egunen batean pelikula klasikoetako argudio originalak ere antzematen lagun diezaguten arkeologoak behar izango ditugu' (William Gibson, Pattern Recognition, G.P. Putnam's Sons, 2003; Mundo espejo, Minotauro, 2004). Kontsumo modu berrien etorrerari buruzko eleberri hau hemen erreferentzia baten moduan dabil inguruan. Ingurumari Pop-kultural batean, forma, patroi eta ereduak antzematea da joera. Elementu estetikekin identifikatuz subjektibotasunak moldatzen ditugu. Hemen jokoan dagoena bizimoduen estandarizazioa eta etengabeko berezitasun beharraren arteko oreka kontraesankorra da; inoiz antzekoa izan gabe dena ezagugarria deneko 'ispilu-mundu' bat, dena antzekoa denekoa baina aldi berean ezberdina.

Martin Beck, Carol Bove, Dora García, Mathias Poledna eta Pia Rönicke-ren praktikek memoria historikoa masa kulturarekin tartekatzen deneko konstrukto artifizialekiko sentiberatasun hori konpartitzen dute, eta goi modernismoaren esperientzia estetikoaren kontzepzio unibertsalak gaur egundainoko ezbaian jartzen dituen tradizio kritikoan txertatzen direnak. Forman, estiloan eta lengoaian da hirurogeigarren hamarkadatik gaur arterako proiekzioen arteko ezberdintasunak ikusgarri agertzen direla. Estiloa, (hondakin bezala) ingurumari honetan garaietako ideologiaren eroalea da, historikoa estetikoan disolbatuz, atenporalitatea eta periodikotasunaren arteko bidean.

Erakusketa honek Fredric Jameson-en liburutik hartzen du izena, Archaeologies of the Future: the Desire called Utopia and other Science Fictions (Verso, 2005) izenburua bera programa osoa izanik bere baitan. Hala ere, jatorria aurreko liburuan dauka, modernitatea eta modernismoari buruzko bere ondorioan (A Singular Modernity, Verso, 2000; Una modernidad singular, Gedisa, 2004), 'gaurko ontologiek etorkizuneko arkeologiak exijitzen dituzte, ez iraganeko iragarpenak' dioenean.

Ikusizko entsegu erako erakusketa hau iraganeko arkeologiak (modernitatearenak), zientzia-fikziotik hurbil dagoen historizismoaren eszenatoki batekin zirkuitu laburra sortzeko saiakera bat da. Ezaugarri nabarmenenetako bat artistek erabilitako metodoetan datza, jabetzea, aipua, ber-kontesturatzea, berrikuspena, diseinua, erreferentzia eta auto-erreferentzia eta estilo manipulatzeak, kultura bigarren natura bat bailitzan irakurriz.

Erakusketarekin batera rekaldek argitaratutako eta nazioartean Revolver Verlag-ek, Frankfurt, zabaldutako katalogo bat izango da, bertan erakusketako proiektuak sakonki azaltzen direlarik.

Etorkizuneko arkeologiak Danish Arts Council eta Foro Cultural Austria Madrid -en laguntzaz egin da.