Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Aurrekoak

Lo Mío

Iñaki Imaz

2007ko otsailaren 08tik apirilaren 15era

Komisarioa: Leire Vergara

Iñaki Imaz euskal artistaren lana egungo pintura praktika 'argazkigintza, bideoa edo beste ekoizpen medio hibridoak bezala' lana sortzen deneko testuinguruarekin lotura sendoak ezartzen dituelako adibide argi bat da. Imazen pinturak gogoeta sustatzen duen modua, egoera fisikoekiko bere moldaketaren erantzun automatikoa denetik haraindi doa, izan ere, kontrako jarrera garatzen baitu. Egitura aldaketa sinple batetik edo nolabaiteko etenalditik esperientzia irekia sortzeko zein bere pintura aurrezarritako edozein mugetatik askatzeko aitzakia sortzean datza. Horretarako artistak batez ere ekoizpen prozesuan zehar aplikatzen diren jarraibide edo arau txikiak ezartzen ditu sarritan. Hau da aurreko lan batzuetako kasua, adibidez Maitasuna eta pedagogia (Arteleku, 1990-2002), bertan artistak urte bi lehenago egindako koadro bi berrerakutsi zituen, handik garatu zuen instalazio berri bat aurkeztuz.

Lo Mío izenburupean artistak Kabinete Abstraktuan aldi berean interpretazio ildo berri anitzak zabaltzen dituen eta erakustokian arau berri baten proposamenak batzen dituen lan multzo berri bat aurkezten du, oraingoan bere egunerokotasunean oztopoak ezarriz. Hontara instalazioa artistaz informazioa emateaz gain, nolabaiteko deserosotasunari aurre egin arazten duten elementu pertsonal anitzetatik sortzen da. Objektuok bizipen pertsonal batzuen keinu biribilak bilakatzen dira eta txerria-basurdea eta Hemen agintzen duena azpitituluetan elkartutako kontzeptu sistema anitzak garatzen direneko egitura sortzen dute.

Sail honek era mentalean ere lotzen ditu testuinguru paralelo bi. Alde batetik, rekalde aretoko Kabinete Abstraktua eta, bestetik, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko hezkuntza espazioa. Iñaki Imaz fakultateko Pintura Saileko irakaslea da duela hamabost urte, eta erakusketa hau dela eta artista gazteen partaidetzarako tailer-mintegi formatuarekin garatuko diren ekintza paralelo sail bat egingo du.