2025eko abuztuaren 01etik irailaren 28ra
IED Kunsthal Bilbao Diseinuko Goi Mailako Ikastegiak eta Rekalde Aretoak lankidetza-proposamen hau aurkezten dute aretoko sarreran. Bertan, Diseinu Grafikoko Gradu Ofizialeko 3. mailako Proiektuak irakasgaiko ikasleek irtenbide berritzaileak proposatzen dituzte Foru Aldundiaren erakusketa-aretoko espazio berriari aplikatutako seinale eta grafikoetarako.