Rekalde Hezkuntzan, arte garaikidera hurbiltzeko aukera ematen diogu adin guztietako jendeari, bisita iruzkinduen, tailerren, jardunaldien eta artistekin egiten ditugun bileren bidez.
Hezitzaileen eskutik, bitartekari gisa aritzen gara ikusleen eta proposamen artistikoen artean, eta jakintzako tresnak jartzen dizkiegu eskura, era kritikoan hurbil daitezen eta dagokien testuinguruan koka ditzaten arte garaikideak dituen era askotako adierazpideak.
2023ko irailetik aurrera, publiko guztiei bideraturiko jarduera ezberdinen bitartez hurrengo erakusketak landuko ditugu:
ERTIBIL BIZKAIA 2023 [ikusi gehiago]
2023ko irailaren 17a arte
UNAI REQUEJO [ikusi gehiago]
2023ko urriaren 1era arte