Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

Workshop Ertibil 40

2023ko otsailaren 16an, 18:00etan

Ertibil 40 esparrutik abiatuta, lantalde bat eratuko da abenduan, urtarrilean eta otsailean Rekalde Aretoan esku-hartze artistiko bat garatzeko. Workshop-a Ertibil 40an programatutako jarduerarekin osatzen da, eta Diego Vivanco artistaren eta Sandra Amutxastegik eta Ane Rodríguezek (anemotorazing) osatutako bikotearen laguntza du.

Lantaldea:Gari Arambarri, Maite Choya, Mattin Etxegarai, Estel Falgas, Hodei Herreros, Mariem Iman, Ana Lazcano, Marta Lorenzana, Víctor Ortuño etaViviane Straub.

Laguntza-saioak asteazkenetan izango dira: abenduaren 14an; urtarrilaren 11n, 18an eta 25ean, eta otsailaren 1ean eta 8an, 18:30etatik 19:30etara bitartean. Amaiera otsailaren 16an izango da emaitzen erakusketarekin.


*Jarduera hau EHUko Arte Ederren fakultateko Agiri Kulturalak baliozkotzen du.

Gidariak:

DIEGO VIVANCO
Bilbo, 1988. Arte Ederretan lizentziaduna (EHU). Media Art eta Time-based Art (denboran oinarritutako artea) graduondoko bat egin zuen Alemanian. Situation Room talde artistikoaren sortzaileetako bat da. 2008az geroztik, hamar herrialdetan baino gehiagotan egin ditu erakusketak; besteak beste, Guggenheim Museoan (Bilbo) eta Eigen+Art galerian (Leipzig).
Diego Vivancok uste du bere lana ezarritakoa zalantzan jartzeko etengabeko gonbidapena dela.
www.diegovivanco.net

ANE RODRÍGUEZ & SANDRA AMUTXASTEGI
Ane Rodríguez Zaitegi. Ortuella, 1991. Arte Ederretan lizentziaduna da (EHU), eta Erakunde Sozial eta Kulturaletako Arte Hezkuntzako Masterra du (UCM). Batez ere praktika artistiko kolektiboekin eta bitartekaritza kulturalarekin lotutako prozesuetan lan egiten du, aukera- eta erresistentzia-espazioak aktibatzeko asmoz, komuna dena antolatzen duten logikak zalantzan jartzen dituzten ikuspegi eta moduen inguruan ikertuz.
Sandra Amutxastegi Bouza. Algorta, 1989. Arte Ederretan lizentziaduna da (EHU), arte-proiektu kolektiboetan parte hartu du, eta kudeaketa kulturalean jardun du consonni-n eta gaur egun Sarean elkartean. Haren lana antolamendu kolektiboko proiektu eta espazio disidenteekin lotzen da, jarduera artistiko, kultural eta kolaboratiboetatik abiatuta.
Biek elkarrekin parte hartzen dute arteak eta kulturak beste pentsamolde eta topagune batzuk abiarazten dituzten proiektuetan, hala nola Krtek proposamena, Lekutan elkarteak Tabakaleran (Donostia) duen ÁGORA/CEMENTO/CÓDIGO proiektuaren esparruan, edo Sarean kultura-espazio komunitarioa.


Beste ebentuak