Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

MEKARTEAK

2022ko uztailaren 05ean, 10:00etan

2022ko uztailaren 5etik 10era.

Rekalde Aretoak, MEKARTEAK Euskal artearen Meta-kartografia argitalpenaren bigarren edizioa aurkezten du.

Mekarteak proiektuaren bitartez, haatik, enegarren kartografia berritik ihes egin nahi dugu; topografoaren ustezko objektibotasunetik urrundu nahi dugu, jakitun egonda irudikapen horiek ez dituztela ematen geuk bilatzen ditugun emaitzak. Eremua dinamikoa da eta ez du muga zehatzik; geruza konplexu ugari ditu, elkarren artean nahastuta eta elkarri konektatuta, eta i rud ika pen ortogonalak ezin atzeman ditzake. Eta errealitatearen osoko irudikapena egiteko ezintasun horren aurrean, meta-kartografia kritiko bat proposatzen dugu, testuinguru soziokultural konkretu baten (gurea) mapa bat(batzuk).

Ho rreta ra ko, gon bidatutako kolaboratzaile-mapeatza ile multzo bati hauxe proposatu diegu: meta-kartografia horren gainean jar ditzatela, nahi duten koordenadetan, egokitzat jotzen duten/dituzten geruzan/geruzetan, Euskal Herriko "praktika artistikoen" kartografia subjektiboak, 2007-2075 aldia erreferentziatzat hartuta eta erabateko askatasunez eskala, datu, input, testu, sinbologia eta gainerakoei dagokienez.

MEKARTEAK Arantza Lauzirika eta Natxo Rodríguez zuzendutako proiektu bat da, eta Olaia Miranda, Ismael Manterola, Fito Rodríguez Bornaetxea, Oihane Sanchez, Edurne González, lgor Rezola, Camilo Torres, Juan Pablo Orduñez MawatreS, Xabier Barrios, Andrea Estakona eta Pablo Maraví, ikertzaile eta artistek parte hartu dute.

AKMEKA IT 1638-22 Ikerketa taldearen proiektu bat.


Beste ebentuak